Itzulpen-memoria igo (Uploada translatio memory) botoia sakatu: TMX igo, baldintzak onartu eta terminoak erauzi botoiari eman.
Nahi izanez gero, itzulpen-memoriarekin batera hiztegi bat igotzeko aukera egongo da nahi dugun erauzketako termino-bikoteak parekatzeko. Hiztegi hau bi zutabeko testu fitxategi bat izan behar du, UTF-8 karaktere-kodeketan. Lehengo zutabean jatorrizko hizkuntzako sarrerak eta bigarrenean helburuko hizkuntzakoak dituena eta bi zutabeak tabuladoreaz bereizita dituena.
Terminoak hautatu (Select your terms) botoia sakatu eta bertako erauzketen artean, landu nahi duguna aukeratu.
Behin erauzketa aukeratuta, itzulpen-memoriatik erauzitako termino-bikote hautagaiak lantzen hasiko gara. Horretarako Itzulterm izeneko ingurunean egingo dugu lan.
Termino baliokidetzat jo dituen jatorri hizkuntzako eta helburu hizkuntzako bikoteak taula batean bistaratzen ditu, hautatze-algoritmoak termino baliokideak direla esateko duen 'segurtasunaren' edo 'fidagarritasunaren' arabera ordenatuta. Horrez gain, termino-bikotearen maiztasuna ere agertzen da (F zutabea).
Emaitzak bistaratzeko, 'Emaitzak ikusi' (See results) botoia sakatu behar da. Hori egiterakoan, erabiltzaileak zenbait aukera ditu:
Taula horretako botoi batzuen bidez, erabiltzaileak hainbat aukera ditu emaitza lantzeko, eta horretaz baliatzeko:
, the contexts of the corresponding candidate pair can be displayed.
) or reject (
) the corresponding term pair. If a term pair is validated, the terms appear highlighted in green; when rejected, they appear in red.
: to have the ranking of the equivalents of the term candidate displayed; the system also provides the option of validating a candidate that is not the first one in the ranking (as in the EVAL.: column).
botoia: unitate horretatik erauzi den terminoa aldatzeko aukera. Erauzi nahi den sintagma hautatu, 'Canonical form' laukian forma mugagabea idatzi, eta save botoia sakatzea besterik ez da egin behar.
botoia: segmentu bereko beste hizkuntzako unitatetik, botoia sakatu eta aurreko urratsean erauzi dugun termino berria ageriko da zerrendaren amaieran; botoi berdea sakatu, eta bikotea baliozkotzat jo dugu.Hiztegiratu nahi ditugun termino-bikoteak balidatu ondoren, hainbat ekintza egiteko aukera izango dugu:
Hiztegi berria sortzeko, pantailan ageri diren urratsak jarraitu beharko ditugu.
Lehenengo urratsa: Hiztegia deskribatu.
Hiztegiari izen bat eman behar diogu, sistemak kode bat sortuko du guk jarritako izenaren ondorioz.
Hiztegiari buruzko deskribapen bat egin dezakegu hemen.
'Action' -> 'Continue' botoiari eman
Bigarren urratsa: Hiztegiaren arloak zehaztu.
Urrats honetan, hiztegiko kontzeptuei esleitu nahi dizkiegun arloak aukeratu beharko ditugu. Horretarako bi aukera ematen dizkigu sistemak:
Hirugarren urratsa: Hiztegirako erabili dugu iturria deskribatu.
Urrats honetan, igo dugun itzulpen-memoriari buruzko informazioa eman beharko dugu. Horretarako, izen bat emango diogu eta itzulpen-memoriako edukia deskribatzen duen arlo bat aukeratuko dugu.
'Action' -> 'Create dictionary' botoiari eman
Termino-bikoteak balidatu ondoren, 'Action' -> 'Update dictionary' botoia sakatu, eta pantailak adierazitako urratsak jarraitu beharko ditugu.
Lehenengo gauza, elikatu nahi dugun hiztegia aukeratzea izango da (Select dictionary).
Ondoren, erabili dugu itzulpen-memoria deskribapena egin beharko dugu: honi izen bat emanez eta arlo bat esleituz.
'Action' -> 'Update dictionary' botoiari eman
Edit/Publish your dictionary
Datu-base terminologikoak, SareTerm du izena.
Bertatik gure hiztegien eduki guztietara atzitzeko aukera izango dugu.
Baina, gainera edukiaz gain hiztegiko informazio guztia kudeatzeko aukera izango dugu.
Horretarako Views atalera joan beharko gara eta bertan zer ikusi edo kudeatu nahi dugun aukeratu: kontzeptuak, irudiak, arloak, testuinguruak, gure hiztegiak, iturriak, zeintzuk diren erabiltzaileak, iristen diren proposamenak eta iruzkinak...
Bertan sakatu eta zerrenda guztiak izango ditugu aurrean kudeatu ahal izateko. Zerrenda hauekin hainbat ekintza egiteko aukera izango dugu.
Bertatik ere, hainbat bilaketa aurreratu egin ahal izango ditugu.
Datu-basean terminologia inportatzeko bi bide izango ditugu:
Horretarako Imports botoia sakatu eta erabili nahi duzun aukera sakatu:
Itzulpen-memorietatik erauzi dugun terminologia datu-basean lantzeko:
'Imports' -> 'Load' importation botoia sakatu
Agertzen den taulatik, nahi dugun inportazioa aukeratuko dugu datu-basea lantzen hasteko.
CSV fitxategi batetik datu-base terminologikoa sortzeko:
'Imports' -> 'Import from file' botoia sakatu
CSV fitxategi bat aukeratu beharko duzu eta bi hizkuntza zutabeak nola banatuak dauden ere aukeratu.
CSV fitxategiak informazio desberdina jaso dezake: hainbat hizkuntza, definizioak, arloak… Baina hori bai, beti zutabeak jasotzen duen informazioaren deskribapena (izenburua) eman behar da.
CSV fitxategia inportatzean, bi ekintza-mota egin daitezke: hiztegi berria sortu edo jada sortua dagoen hiztegi bat eguneratu.
Hautatzen dugun ekintzaren arabera, interfazeak ematen dizkigun urratsak jarraitu beharko ditugu hurrenez hurren. Bi ekintza-mota horiek, laguntzako 4. eta 5. atalean azaldutako urrats berdinak izango dira.
Inportazioa (itzulpen-memoria ala CSV fitxategia) egin ondoren, datu-base terminologikoan hiztegiratu ditugun kontzeptuen zerrenda ikusiko dugu automatikoki.
Zutabeetan kontzeptuei buruzko hainbat informazio dugu:
Egin ditzakegun ekintzak:
Kontzeptu-fitxaren deskribapena:
Hiztegi hau terminologikoa da eta, beraz, kontzeptua da oinarri-unitatea. Kontzeptu baten informazio guztia fitxa terminologiko batean irudikatzen da: arloa(k), kontzeptu hori adierazteko erabiltzen diren terminoak, testuinguruak, definizioak, artikuluak eta irudiak.
Termino batek, arloaren arabera, kontzeptu desberdinak adieraz ditzake (polisemia). Terminoak arloka antolatzen dira hiztegian. Halaber, bi terminok familia bateko kontzeptu bera adieraz dezakete (sinonimia). Hiztegi honetan, termino sinonimoak kontzeptu-fitxa bakarrean gordetzen dira; termino polisemikoen adierak, berriz, kontzeptu-fitxa banatan./
Hau da kontzeptu bakoitzak izan dezakeen informazioa:
Hiztegia editatzean, gogoan izan behar da kontzeptu-fitxa jakin batean egiten dugula lan.
Hurrengo ataletan, azalduko dugu nola editatu kontzeptu-fitxa bat:
Ekintzen artean gauza gehiago ere egin ditzakezu: denak hautatu, denak desautatu, ezabatu, ezabatutakoak berreskuratu...
Irekitzen den formularioa bete behar dugu:
Gorde botoiari eman.
Berria denean, gure artxiboetako irudi bat sartuko dugu, beti ere eskatzen diren baldintzak beteaz.
Bestalde, SareTermek aukera ematen digu, zuzenean Wikipediatik irudiak automatikoki ekartzea (beti ere horretarako baldintzak betetzen dituenean).
Ekintzen artean gauza gehiago ere egin ditzakezu: denak hautatu, denak desautatu, ezabatu, ezabatutakoak berreskuratu...
Irudia igotzeko, sakatu argazki-makinaren ikonoan, eta nahi dugun fitxategia aukeratu. Ikonoaren azpian, irudiaren datu osagarriak emateko laukiak dituzu.
Artikulua sortzeko, formularioa bete beharko dugu:
Testuinguruak eskuz sartzeko, datu osagarriak emateko laukiak bete beharko dituzu.
Testuinguruetan beste ekintza batzuk egin daitezke ere.
Eman dezagun, termino berri bat gehitzen dugula kontzeptu-fitxan, sinonimo bat.
Kontzeptu-fitxan termino berri bat gehitzen dugunean, sistema automatikoki testuinguruetan sartutako terminoak dituen testuinguruak bilatu eta kontzeptu-fitxan kargatuko ditu. Kontzeptu-fitxan testuinguru horiek gorriz ageri dira eta hauei testuinguru osatugabeak deritze.
Kontzeptu-fitxa osatzeko, dagokion ordaina jarri beharko genuke. Horrela testuingurua, testuinguru osatua izatera pasako litzateke.
Sinonimia kasu hauek nahi haina jarri daitezke.
Kontzeptu-fitxan egiten dugun edozein aldaketa egiteko, goian eskuinean dagoen ekintza botoian sakatu behar dugu eta gorde egin.
Ekintza botoi horretatik ere, kontzeptu-fitxa berri bat sortu dezakegu hutsetik edo dagoen bat ezabatu.
Kontzeptu guztiak landuta daudenean eta hiztegiratzeko prest daudela uste badugu, kontzeptuak hiztegian publikatu behar dira. Horretarako, kontzeptu-fitxa guztiak ikusten diren pantailara joan behar da, denak hautatu (edo hiztegiratu nahi ditugunak soilik, ezkerreko gezian jarrita) eta hiztegia publikatzeko eman. Publikatzeko ekintza botoian sakatu eta egin dugun lanaren arabera:
Hiztegia publikatu ondoren, Interneten kontsultatzeko aukera egongo da. Horretarako berariazko kontsulta-aplikazio bat diseinatuko da.
Kontsulta-aplikazioan bilaketak, hainbat irizpideren arabera egin daitezke: hizkuntza, arloa eta hiztegia.
Bestalde, bilaketak zuzenean beste hiztegi batzuetan egiteko aukera izango dugu. Horretarako liburutxoaren gainean klik egingo dugu eta bertan nahi dugun hiztegiaren gainean sakatuko dugu.
Kontzeptu bateko edukian aldaketa edo zuzenketaren bat egin nahi badugu, sistemak bi aukera ematen dizkigu horiek hiztegiratzeko:
Kontsultatzen dugun terminoa hiztegian ez badago, hori hiztegiratzeko aukera izango dugu. Horretarako, sistemak hainbat aukera eskaintzen dizkigu:
Administratzailea zaren unetik, hiztegiaren konfigurazioaren gainean hainbat aldaketa egiteko aukera izango duzu. Konfigurazio honen helburua da, erabiltzaile bakoitzak TermKate haren beharretara egokitzeko ahalmena izatea.
Horretarako goiko biribiletan, giltza ingelesa duen ikonoa sakatu beharko duzu.
Ikonoa sakatzean, konfiguraziorako aukera ezberdinak irekiko dira:
Erabiltzaileak hiztegiaren erabilera zein izango den arabera egingo du aukera bat ala bestea.